 |
TXOSTENAK ERABILTZEKO BAIMENA FORMATU DIGITALEAN
MESEDEZ IRAKURRI EZAZU AGIRI HAU WEB ORRI HONEK FORMATU DIGITALEAN ESKEINTZEN DITUEN TXOSTENAK ERABILI EDO KOPIATU AURRETIK. TXOSTEN HAUEK ATZITU, ESPORTATU ETA DESKARGATU AHAL IZATEKO BEHARREZKOA BAIMEN-AGIRI HONTAN AZALTZEN DIREN BALDINTZAK ONARTZEA
- Bezeroak (onuradunak) KONDIAren web-orrian merkaturatzen eta ematen diren TXOSTEN digitalak (aurrerantzean TXOSTENAK) erabili ahal izateko Baimen-Agiri hontan jasotzen diren zehaztapen eta baldintza guztiekin bat datorrela adierazten du. KONDIAk komeni zaion unean eta aurrez oharrik eman gabe alda ditzake zehaztapen eta baldintza hauek.
- TXOSTEN hauek ustiatzeko eskubidea esklusibaz KONDIArena da, nork, kontratu honen bitartez, hurrengo akordioekin bat eginez gero, onuradunari baimena ematen dion txostenak erabiltzeko.
- KONDIAk beti ere TXOSTENen eskubide osoko titulartasuna eta jabetza mantenduko du eta kontratu hontan zehazten den baimena emateko eskubide osoa duela bermatzen du.
Onuradunak ez ditzake TXOSTENak beste inori utzi, eman, laga, egokitu, saldu ez eta alokatu ere. Beste inori hemen aipatzen diren eskubide eta betebeharren emate, transferitze, traspasatze, saltze, alokatze edo kopiatze saiakera hutsak baimen kontratu honen berehalako amaiera ekarriko du eta kontratuzko fede ona bukatutzat joko da.
Onuradunak bere gain hartzen du baimenik ez duen beste inork KONdIAko dokumentuak eskura ez ditzan beharrezko bitartekoak jartzeko obligazio eta konpromezua.
Onuradunak KONDIAko dokumentuetan agertzen diren jabetza indikazio guztiak (markak, copyright ikurrak, eta abar) bere hortan eta egoera onean mantendu beharko ditu, hauek bait dira KONDIAren jabetza eskubideak xedatzen dituztenak.
Onuradunak KONDIAk bere produktuari ezartzen dion edozein ikur, marka, edo jabetza ezaugarri mantendu beharko du, KONDIAk kontratu honen arabera espreski baimendu dituen bikoizketa partzial edo osoetan.
Onuradunak KONDIA jakinaren gainean jarriko du edozein lehia desleial edo KONDIAren jabetza industrial edo intelektuaren aurkako ekintzaren berri izanez gero,eta orokorrean beharrezko neurri guztiak hartuko ditu KONDIAri sor dion konfidentzialtasuna eta jabeza eskubidearenganako errespetua ziurtatzeko.
- TXOSTENak erabiltzeko baimena erabiltzaile eta postu bakarrari ematen zaio. Onuradunak ez du baimenik TXOSTENak sare informatiko, aldi-bereko atzipen sistema, prozezu zentral anitzdun unitate edo erabiltzaile anitzdun sistematan erabiltzeko, horretarako KONDIArekin idatzizko akordio bat xedatu ez badu
Onuraduraren ordenagailuak TXOSTENen atzipena galerazten duten funtzionamendu arazoak baditu, beste ordenagailu batera transferitzea zilegi du erabiltzaileak, hortarako jatorrizko ordenagailutik ezabatu egin beharko dira. Beharrezkoa da baita ere ordenadore jasotzailean egiten den erabilera akordio honen baldintzekin bat etortzea.
- KONDIAk TXOSTENen edukia inprimatzea eta zenbait estraktu beste aplikazio batzutara transferitzea baimendu dezake. Hortarako beharrezkoa izango da onuradunak ondorengo baldintzak betetzea:
- Onuradunak zilegi izango du bere barne erabilerarako zuzenean TXOSTENen bikoizketa partziala edo osoa egitea. Eduki hori jabetza intelektual eskubidepean dago. Hortarako, beharrezkoa izango da kopia egunetik hasita hurrengo 30 egunak baino lehen eduki hoiek ezabatzea, ondorengo 5.2) klausulan aipatzen den baldintza salbu. Kopia hauek erreferentzia bilduma bat osatzeko asmoz paperean artxibatzea ez da zilegi izango.
- TXOSTENen estraktuak ezin dira beste aplikazio batzutara transferitu baina onuradunak bere barne erabilerarako dituen dokumentuetan erantsi ditzake, beti ere testu estraktuak TXOSTEN bakoitzeko %10-a gainditzen ez badu. KONDIAk estraktu hauen copyright-a mantenduko du. Estraktuen titulartasuna erabat identifikaturik egongo da.
- Onuradunak ez du inolaz ere baimenik edozein TXOSTEN partzialki edo osoki bikoizteko 5.1) eta 5.2) puntuetan aipatzen diren baldintza zehatzetan ez bada.
- TXOSTENetatik ateratzen diren kopiak ez daitezke inola ere mailegatu, alokatu, saldu edo banatu.
- Konfidentzialtasuna. Dokumentuetan azaltzen diren informazioen ezagutza konfidentzialtzat eta sekretu komertzialtzat hartu behar da. Onuraduna konfidentzialtasuna errespetatzera eta konfidentzialtasun itunaren arabarea jokatzera behartua dago. Edonork jakin dezaken informazioa itun honetatik at geratzen da
- KONDIAk ez du TXOSTENak edozein helburu jorratzeko egokiak direnik zehazki edo era inplizituan bermatzen ez eta eginkizun zehatzik betetzeko gai direnik ere.
Onuradunak idatziz emango dio berri KONDIAri, TXOSTENak jaso ondorengo 30 egun naturalak baino lehen, edozein erru edo akats antzematen badu. Onuradunak ez badio KONDIAri akatsei buruzko abisurik ematen, TXOSTENAk onuradunaren onespena merezi dutenaren seinale izango da.
- KONDIA ez da inolaz onuradunari baimen honen eraginez zuzenki edo zeharka sor litzaizkiokeen kalteen erantzule izango, zergatiak direnak direla ere. Kalte hitzaren barnean, onura, dirusarrera edo erabilera galerak, beste norbaiti sor edo egin zaion ordainketa, galera ekonomikoak eta TXOSTENen bitartez edozein eginkizun zehatz jorratzeko ezintasuna sartzen dira.
KONDIAren nolanahiko onuradunarekiko erantzunkizunak, beti ere TXOSTENen horniketarekin loturik, ez du inolaz ere hauen baimen eskubideen zenbatekoa gaindituko.
Onuradunak KONDIAren ordezkari akreditatuek bere egoitza bisitatzea onartuko du, hauek baimen-agiri hontako baldintzak behar bezala betetzen ari direla ziurta dezaten..
- KONDIAk ez du onuradunarekiko bi parteen arteko ahozko komunikazioetan sor daitezkeen nolanahiko gaizki-ulertu edo nahasterik dela eta inolako ardurarik onartuko.
Parte batek besteari ohar formal bat eman diezaiokeenean edo emateko obligazioa duenean posta ziurtatua erabiliko du eta posta bulegoko bidaltze ziurtagiria izango da beste parteak oharra jaso duenaren seinale.
- Bi parte kontratugileek espreski egiten diete uko beraiekin bat etor liratekeen nolanahiko foruei eta Madrilko Auzitegi eta Epaimahaien jurisdikzio eta aginpideen eraginpean jartzen dira kontratu honen komplimendu eta interpretazioari dagokionez.
BAIMEN AGIRI HONEN ERABILERA BALDINTZAK IRAKURRI ETA ONARTZEN DITUZULA BAIEZTATZEN DUZU
|
 |