![]() |
|
Zerrenda hauetako izenak euskaraz artikulurik gabe
agertzen dira. Beraz, a-rekin azaltzen diren hitzak ez daude mugatuak,
berezkoa dute “a” letra. Baina hitz guzti hauek euskarazko testu idatzi
batetik kanpora, adibidez errotulu eta karteletan, behar den moduan
erabili nahi badira, artikuluarekin idatzi behar dira. Honela, azkoina,
barautsa… Hala egin dugu gainera bukaeran jaso ditugun irudietan,
hau da artikulua jarri diegu.
Hitza r-z bukatzen denean, “r” letra bikoiztu egin behar da eta ondoren artikulua gehitu, adibidez, buru orokorra etab. Eguneroko erabileran forma mugatuak arruntagoak izanik, zerrenda hauetan artikulua ez agertzeak badu bere esplikazio edo zergatia. Lexikografian oso irizpide hedatua da hiztegi eta zerrendetako hitzak ahalik eta forma ez-markatu edo neutroenean ematea. Gure ondoko hizkuntza gehienetan forma singularra da neutroena eta lexikografian erabiltzen dena. Euskaraz, berriz, mugagabea da formarik ez markatuena eta euskal hiztegigintzako tradizioak ere bide horretatik jarraitzen duela esan behar. Hori bai, hain modu neutroan ematen diren hitz hauek zenbait aldaketa jasan ditzakete erabilera arruntean. Horregatik, goiko oharrak gogoan hartu beharrekoak dira, izen hauek zuzen erabili nahi badira. Bestalde, alemanez izan ezik gainontzeko hizkuntzetan hiztegietan ohikoa den moduan hitzen sarrerak letra xehez jarri ditugu. Hala ere, badaude salbuezpen batzuk: hau da, Allen giltza... kasu hauetan izen berezia izanik letra larriz jarri dugu. Horietaz gain, alemanez, sustantibo gehienak jarri ditugu letra larriz, hala egiten baita alemaneko hiztegietan. |
||||||||||||||||||||||||||||||||
|
NOLA ERABILI HIZTEGIA
|
||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Erdarak-euskara
Makina eta piezen irudiak |